Mosaico 2024
3 lecturas
05/09/24 a 29/11/24
Esta lectura finalizó el 29/11/24
Behi euskaldun baten memoriak
Bernardo Atxaga
05nov
29nov
▪ Bernardo Atxagaren “Behi euskaldun baten memoriak” nobelak euskal landa eremuan gerra ondorengo gertakizunen ikuspegi berezia eskaintzen du. Animalia batek, Mo behiak, bere memoriak kontatzen ditu barruko ahotsak aginduta, bere espeziekidekoen patuari men ez egitera deliberatuta. Balantzategi baserrian giroturiko kontakizun gordin, umoretsu eta sakona aurkituko du irakurleak, publiko gazteari zuzendutako testu xumeaz askoz harago doana.
▪ Bernardo Atxaga Asteasun 1951n jaiotako Joseba Irazu Garmendiaren goitizena da. Laurogeiko hamarkadaren hasieran literaturari bete-betean ekin zionetik euskal literaturgintzan arrastoa utzi duten liburuak argitaratu ditu, hala nola: «Etiopia», «Bi anai», «Obabakoak», «Gizona bere bakardadean», «Soinujolearen semea», «Zazpi etxe Frantzian», «Nevadako egunak», beste hainbaten artean. Barne-mundua bikain erabiltzen du, eta euskarak duen adierazkortasunaren eta sendotasunaren erreferentzia saihetsezin bihurtu da Bernardo Atxaga. «Behi euskaldun baten memoriak», 1991an idatzi eta Mo deituriko betizuaren memoria gogoangarriak, horren guztiaren adibide ere bada.
▪ Irakurketaren dinamizazioa Yurre Ugarte idazle eta gidoilariak egingo du, irakurle taldeen antolakuntza eta gidaritzan trebatua dagoen profesionala.